X

LAHUMANITAT.CAT proiektu artistiko, politiko, estetiko, etiko eta erlazional bat da. Kataluniatik mundu guztira zabaldu nahi den ikus entzuneko proposamen bat da.  Ezagutza eta errekonozimendua duen esperientzia. Edozein pentsamolde eta egoera guztietako pertsonei zuzendutako gonbidapena. Parte hartu nahi duen pertsona, hizkuntza eta leku orori zuzendua. Egileak dituen proiektu anonimo bat.

Duela bi urtetatik nire lagun eta lagunen ezagunei  beraien mugikorrekin horizontalki grabatutako 30 segundokobideoak egiteko eskatzen ari naiz: bata oinez zapaltzen duten lurrarena eta bestea buru gainean dutenarena. Bideo hauek dira LAHUMANITAT.CAT en lehen gaia. Lan onen emaitza pertsona batek bere bizitzako minutu batean, munduan oinez ibilita ikusiko lituzken jarraipenik gabeko irudien multzoa da.

Oraingoz munduko 30 lurraldetako bideoak ikusten ari zara. Iraupen ezberdineko bideoek eta irudiak ausazki aukeratzen dituen programa informatikoari esker, lurreko irudi batek munduko beste edozein lekuko zerua eduki dezake.

Bideo hauen oinarrian mundu guztiko soinu, musika, hizkuntza, zarata, esplikazio eta iritziak entzun ditzakegu.

Gizartea geldi ezina den inurritegi izugarribat bailitzan. Ezer ezak eta denak bat egiten du, mugimenduan. Erdia edonon dago.

Parte hartu nahi baduzu horizontalki grabatutako zeruaren eta lurraren bi grabaketa bidali honako helbidera:

hola@lahumanitat.cat

Jasotzen ditugun heinean LAHUMANITAT.CAT en gehitzen joango gara.

Mila esker  laguntzagatik!

 

Ferran Garcia Sevilla, Barcelona 2016